Markaren
ospea
neurtzen du


Beharrezkoa den informazio guztia biltzen du ekintzara jotzeko
Hedabide digitalek etengabe eragiten dute jendartearen iritzian, bai aldeko bai kontrako iritzien bidez, bai eta, itxuraz, neutroak direnen bidez ere.
Markai-k input bakoitzaren polaritatea detektatzen du, edozein artikulu zein asmo eta zein tonurekin idatzi den interpreta baitezake eta, aldi berean, Interneten sortutako informazio hori guztia ordenatzen du, modu bisual eta praktikoan eskaintzeko. Datuen monitorizazio eta analitika horren bidez, zer gertatzen ari den hobeto ulertu ahal izango duzu, eta horren arabera erreakzionatu: bai arazo bati heltzeko, bai narratiba faltsu bati aurre egiteko edo jarrera positiboak sustatzeko eta horietan oinarrituta hazteko.
Markai da aro digitalean zure erakundeak gainditu beharko dituen erronka komunikatiboetarako soluzio digitala. Komunikazioan aditu bat edukitzea bezala da, mundu osoan, 24 orduetan, zer gertatzen ari den monitorizatzen duena, zuk ez dezazun denborarik galdu loturarik gabeko datu-olde baten kontra borrokan, eta zure helburuetan kontzentratu zaitezen.

Zure markaren ospea monitorizatzen du
Zure markaren ospea monitorizatzen du
Zure markaren ospea monitorizatzen du
Zure markaren ospea monitorizatzen du
Zure markaren ospea monitorizatzen du
Neurrira prestatutako planak
Gure soluzioa zure beharrizan eta proiektuetara egokitzen dugu. Askotariko planak ditugu: instituzio publiko eta erakunde sozialetarako nahiz enpresa eta produktuetarako.
Instituzioetarako
Jakin nahi al duzu zer ari diren esaten kanal digitaletan gai bakoitzari buruz eta une bakoitzean? Jakin nahi al duzu zer asmorekin eta zer tonutan ari diren hizketan kanal digital bakoitzean? Markai-k etengabeko clipping-a egiten du, eguneko 24 orduetan, eta informazio osoa eskaintzen dizu modu praktiko eta grafikoan. Sortzen ari diren krisiak antzematen laguntzen dizu, garaiz erreakziona dezazun, eta beharrezko tresnak eskaintzen dizkizu interesatzen zaizkizun arloetan sakoneko analisia egiteko.
Enpresa eta produktuetarako
Zer argitaratzen da zure enpresa edo produktuari buruz une bakoitzean? Markai aplikazio arin eta erabilerraza da zure markaren osasuna une oro aztertzeko. Publizitate-kanpaina baten aurretik, kanpainaren bitartean eta ondoren egin dezakezu, edo konpetentziak indar erakustaldia egiten duenean, edo, egunerokoan, besterik gabe. Markai-k diseinu malgua dauka, bere potentziala marka bakoitzaren helburu zehatzetara egokitzea ahalbidetzen duena.
Aholkularitza pertsonalizatua
Markai Sorlandek garatu du Orai-rekin lankidetzan, Lengoaia Naturalaren Prozesamendurako soluzio teknologikoetan espezializatutako enpresarekin. Sorland komunikazio agentzia bat da, hamarkadetako esperientzia duena Euskal Herriko instituzio, erakunde eta puntako enpresei aholkularitza eskaintzen. Markai-ren analisiak antzemandako erronka eta aukeretarako erantzunik egokiena aurkitzen lagundu ahal izango dizute Sorlandeko komunikazio-arloko profesionalek.
Analisia
Komunikazio-estrategia ororen oinarria, nahitaez, egoeraren analisi egoki bat da; aukera berriak aurkitzeko zer aldatu behar den, zer ez den ukitu behar eta zer arlo arakatu behar diren jakiteko.
Estrategia
Komunikazio-estrategiak, komunikazioari ez ezik, erakundearen funtzionamenduari, zerbitzuaren asebetetzeari ere eragiten dio, eta, beraz, proiektuaren bideragarritasunari ere bai.
Amets egin… oinak lurrean
Amets egin dezakegu, eta oso urrutira iritsi ere bai oinarri sendo batetik abiatzen bagara eta oinak lurrean ditugula bagabiltza.
Jar zaitez gurekin harremanetan
Markai-ren potentziala zein den jakiteko modurik onena probatzea da. Gure profesionalen lantaldeak lagunduko dizu zure proiektura egokitzen, eta nola diharduen eta zure kasura nola egokitu dezakezun ulertzen.

